Code: 15873299
Malapartek gerraren izurriari eskaini zizkion hiru liburuetatik bigarrena, Larrua, gerraondoko lehen urteetan idatzia, 1949an agertu zen Italian, eta hurrengo urtean, Frantzian. "Ez da gerrateko Europaz ariko, ezbada gerraondokoaz ... more
Basque
You get 61 loyalty points
Book synopsis
Malapartek gerraren izurriari eskaini zizkion hiru liburuetatik bigarrena, Larrua, gerraondoko lehen urteetan idatzia, 1949an agertu zen Italian, eta hurrengo urtean, Frantzian. "Ez da gerrateko Europaz ariko, ezbada gerraondokoaz. Krudeltasunik gabe egongo ez bada ere, ez da Kaputt bezain krudela izango; aitzitik, jostagarriagoa izango da, izugarri bezain alaigarri izango delako" idatzi zuen Malapartek, Larruaz ari zela. Aliatuek askatu/ okupatutako Napoliri buruzko kronika eleberri gisa kontatu honek polemika arras bortitza eta gaitzespenik garratzenak sortu zituen Italian, argitara atera zenean: Eliza Katolikoak liburu debekatuen indixean sartu zuen; eta hainbat italiar ospetsuk, antipatriotiko eta moralgabea iritzirik, gogorki kritikatu zuen. Geroago ere eleberriak kritika latzak eta laudorio sutsuak jaso ditu. Batzuen iritzian, Malaparte "xaboi burbuila terroristen egilea" da; beste batzuek, aldiz, XX. mendeko literatur lan onenen artean sartu ez ezik, XX. mendea hobekienik irudikatzen duen eleberria dela uste dute.
Book details
25.25 €
Basque
Collection points Bratislava a 12849 dalších
Copyright ©2008-26 najlacnejsie-knihy.sk All rights reservedPrivacyCookies
25702 collection points
Delivery 2.99 €
02/210 210 99 (8-15.30h)Shopping cart ( Empty )