Code: 36137127
Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotz ... more
You get 50 loyalty points
Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak. Ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. Suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea… Haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. Ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. Benetakotasun egiazkoa darie. Argi eta garbi islatzen gaituzte. Eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.
20.37 €
Osobný odber Bratislava a 2642 dalších
Copyright ©2008-24 najlacnejsie-knihy.sk Všetky práva vyhradenéSúkromieCookies
Nákupný košík ( prázdny )
Nachádzate sa: