Kód: 15852861
Fabrizio Collini 50eko urteetan joan zen Italiatik Alemaniara, lanera. Mercedes enpresan lan egin zuen erretiratu zen arte. Lantegiko espedientean ez zegoen ia batere aipamenik, arretatsua zen, fidatzekoa eta gutxitan gaixotzen ze ... celý popis
Baskičtina
Nákupom získate 55 bodov
Anotácia knihy
Fabrizio Collini 50eko urteetan joan zen Italiatik Alemaniara, lanera. Mercedes enpresan lan egin zuen erretiratu zen arte. Lantegiko espedientean ez zegoen ia batere aipamenik, arretatsua zen, fidatzekoa eta gutxitan gaixotzen zena. Egun batean, ordea, Berlingo Adlon hotelera joan eta bertan ostatu hartuta dagoen gizon adineko bat hiltzen du, ustez arrazoirik gabe. Guardiako abokatua Kaspar Leinen da, eta hark hartuko du Collini defendatzeko lana. Hasieran, Leinenen karrera hasi berriari bultzada emateko aukera aproposa dela ematen du, baina berehala ikusiko dugu dilema profesional baten aurrean aurkitzen dela abokatu gaztea. Izan ere, hildakoa Kasparren aurreneko maitalearen aitona baitzen eta Kaspar berarekin familarteko tratua zuena gainera. Baina, kontakizunean aurrera goazela, dilema profesional hori dilema moral ere bihurtzen da, Alemaniako justiziarekin zerikusia duen pasarte kezkagarri baten frogak agerian geratzen direlarik.Irakurlea zer pentsa uzten eta haren iritzia zalantzan jartzen maisua da von Schirach, bera kontakizunean inplikatu gabe eta gure interesa piztuz eserialdi bakoitzean. Kontakizunaren azken orrialdeak eskuetatik utzi ezinak dira.
Parametre knihy
22.88 €
Baskičtina
Osobný odber Bratislava a 12742 dalších
Copyright ©2008-26 najlacnejsie-knihy.sk Všetky práva vyhradenéSúkromieCookies
24 miliónov titulov
Vrátenie do mesiaca
02/210 210 99 (8-15.30h)Nákupný košík ( prázdny )
Nachádzate sa: